XXI. mendi bizikleta ibilaldia igande honetan eginen da Igantzin

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 2a

Helduen ibilbidea 10:00etan abiatuko da plazatik. Artxiboko argazkia

Hiru ibilbide izanen dira aukeran

Azken urteotan egin bezala, mendi bizikleta ibilaldia antolatu du Biltoki elkarteak igande honetarako, irailak 4. Aurtengoa probaren XXI. edizioa izanen da eta beti bezala, haur nahiz helduek izanen dute ibiltzeko modua.

Haurren ibilbidea 09:30ean hasiko da eta 10:00etan gainerakoena. Helduek hiru ibilbide izanen dituzte aukeran: 15 kilometrokoa, 21 kilometrokoa eta 26koa.

Izen-ematea egun berean egin beharko da, 08:30etik 09:30era, 10 euro ordainduta. 16 urtetik beheitikoek dohainik izanen dute.

Ibilaldiaren ondotik, hamaiketakoa eskainiko da frontoian eta opariak ere zozketatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun