Iraitz Etxebarria gailendu da Mendi Bizikleta Jautsieran

Ttipi-ttapa 2011ko ira. 1a, 17:19

Aurtengoan lehen aldiz Xabi Telletxea zenaren omenez egin den Mendi Bizikleta Jautsiera uztailaren 23an egin zen. Guzira 62 txirrindularik parte hartu zuten Euska­diko Irekirako baliagarria zen proban. Eguerdian, txirrindulariek entrenamenduak egin eta gero, omenaldia hunkigarria eskaini zitzaion Frainen Xabi Telletxeari, joan­ den urteko abenduan hildako kirolariari. Kirol arloan, Iraitz Etxeberria bizkaitarrak egin zituen denborarik onenak bi txandatan. Sailkapenean aitzinean ibili zirenek bigarren txandan markak hobetu zituzten. Bereziki Hegoi Ado beratarrak, kasik bortz segundo hobea egin baitzuen bigarrenean eta horrela, laugarren postutik bigarrenera igo zen, bere kategorian ere nagusitzeko. Eskualdeko hainbat txirrindulari izan ziren proba honetan. Adorekin batera, Berako Albar Gonzalez (lauga­rren izan zen junior kategorian), Martxel Arribillaga (bosgarren), Lander Urtxegi (seigarren), Imanol Retegi herritarra (seigarren izan zen elite kategorian) eta Iñaki Esarte baztandarra (laugarren izan zen 30 urtetik goitikoen kategorian).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!