Udal bilkurak hilabetero ortzegunetan

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

Ekainaz geroztik lanean ari den udalbatza berriak hilabetero ortzegunetan eginen ditu bilkurak. Hurrengoak irai­laren 15ean, urriaren 13an, azaroaren 10ean eta abenduaren 15ean eginen dira.

Batzordeak
Arlo bakoitzean izanen diren arduradunak ere zehaztu dira. Hala, Herri Lan, Hirigintza eta Ingurumeneko ordezkariak Lourdes Ibarluzea, Imanol Retegi,Anjel Ur­txe­gi, Urtzi Loiarte eta Jo­xean Ortega izanen dira; mendi eta mendi bideen arduradunak Anjel eta Ismael Iturbide izanen dira eta kul­tu­ra, euskara, kirolak eta bes­tetakoak Imanol, Urtzi­ eta Jo­xean. Herri zerbitzu eta azpiegituren mantenimenduez Imanol, Ur­tzi eta Mª Josefa Etxe­berria arduratuko dira eta Ogasuna, gastu kontrola eta au­rre­kon­tuez Lourdes alkatea, Mª Josefa eta Joxean.
Erakundeetako ordezkariak ere izendatu dituzte eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko arduraduna Joxean izanen da eta ordezkoa Mª Josefa; Gizarte Zerbi­tzuen Mankomunitateaz Ismael arduratuko da edo bere ordez Mª Josefa. Euskara Mankomunitateko ardura Lourdesek hartu du beragain eta Osasun Kon­tsei­lua­rena Mª Josefak. Bertiz­ko Partzuergo Turistikoan arduraduna Ismael izanen da bere ordez­koa Lourdes. Cederna Garalurren Anjel ariko da eta udalen harremanetako taldea Joxeanek kudeatuko du edo bere ordez, alkateak. Eskola Kon­tsei­luaz Mª Josefa arduratuko da.
Alkateordeak ere era­bakiak dira. Lehen ordez­koa Imanol izanen da eta bigarrena Mª Josefa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun