Azken urteotan egin bezala, mendi bizikleta ibilaldia antolatu du Biltoki elkarteak igande honetarako, irailak 4. Aurtengoa probaren XXI. edizioa izanen da eta beti bezala, haur nahiz helduek izanen dute ibiltzeko modua.
Haurren ibilbidea 09:30ean hasiko da eta 10:00etan gainerakoena. Helduek hiru ibilbide izanen dituzte aukeran: 15 kilometrokoa, 21 kilometrokoa eta 26koa.
Izen-ematea egun berean egin beharko da, 08:30etik 09:30era, 10 euro ordainduta. 16 urtetik beheitikoek dohainik izanen dute.
Ibilaldiaren ondotik, hamaiketakoa eskainiko da frontoian eta opariak ere zozketatuko dira.