Udal kontuak

Nerea Altzuri 2011ko irailaren 1a

Uztailean bi udal ba­tzar egin ziren Herriko Etxean, bertzeak bertze, gai hauek ukituz:
Ainara Maia zinego­tziak kargua uzteko ida­tzi eskaera egin zuen uda aurretik. Uztailaren 1eko plenoan eskaera onar­tzea­ eta akordioa Hauteskundeetako Batzordera bidaltzea erabaki zen ordezkoaren kreden­tziala bidaltzeko eskatuz. Momentuz, ordezkorik ez da izendatu.

Ordezkarien ardurak

Udal plenoak hilabeteko lehendabiziko ortzi­raletan eginen dira eta alkateak eta zinegotziek  dituzten ardurak zehaztu dira.
• Hirigintza, herriko eraikinak eta zerbitzuak: Jaime Iturria eta Imanol Artola.
• Ekonomia eta Ogasuna: Imanol.
• Turismoa: Koldobike Gorostiza.
• Mendia eta ingurumena: Jose Jabier Mitxe­lena Ordoki.
• Kultura, bestak eta kirola: Ander Almandoz.
• Auzolanak: Inazio Madariaga.
• Euskara Batzordea: Jaime Iturria.
Bertzalde, jakina da Bortzirietako Euskara Man­komunitatearen presidentea Jaime dela. Gainerakoan, eskualdeko erakundeetan hauek dira arduradunak:
• Hiri Hondakinen eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak: Jaime.
• Bertiz Partzuergo Turistikoa: Koldobike.
• Cederna: Imanol.
• Bortzirietako Osasun Kontseilua: Ander.
• Eskola Kontseilua: Koldobike.
• UEMA: Ander.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun