Amabirjin bestak eta Arantza Rock eguna agurtu ondotik, oraindik ere besta gogoz daude herritarrak. Izan ere, Eguzkialdeko bizilagunek auzoko besta antolatu dute larunbat honetarako, irailak 3.
12:00etan altxaferoa botako dute eta ondotik, joaldunen saioa izanen da. 12:30ean herri kirol saioa eginen dute eta gero bazkaria antolatu dute. Arratsaldez, bi segalarien arteko desafioa, musika, pintxoak eta afaria izanen dira. Bazkarirako txartelak herriko ostatuetan salgai daude eta nahi duena joan daiteke. Ekimenak Anguleroetan eginen dira.