45 neska-mutikok parte hartu dute udalekuetan

Aitor Arotzena 2011ko irailaren 1a

Utzitako argazkia

Sanferminak bukatu eta lau astez hainbat ekitaldi egin dituzte herriko 45 neska-mutikok, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Dindaia Fundazioarekin batera antolatutako udalekuetan. Maite Iturria, Eila Altzugarai, Maddi Taberna, Matixa Oteiza eta Ainhoa Ubiria izan ziren monitore. Eguraldia ez zuten lagun izan lehenbiziko asteetan eta igerilekuetara joateko gogoz gelditu ziren, baina tailerrak, eskulanak, antzerkia, erreka garbiketa eta bertze hainbat lan egin zituzten. Eguzkiaz azken astean baino ez zuten gozatu ahal izan. 5 urtetik goitikoek bazkaritxo batekin borobildu zuten udalekua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun