Eskuz binakakoa lehen aldiz antolatu du Arkupe elkarteak

Aitor Arotzena 2011ko irailaren 1a

Telletxea


Urkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu ziren uztailaren 23an, larunbat goizean udal pilotalekuan. Umeen mailan, Azpeitiko Illunpeko Alberdi eta Galarragak 18 eta 10 irabazi zieten Añorgako Oier eta Eñaut Izetaren kontra ariko dira. Kimu mailan, Errekako Iker Salaberria goizuetarrak eta Iraitz Zubizarreta ataundarrak 18 eta 16 irabazi zieten Illunpeko Alberdi eta Egiguren-i. Haurren kategorian, Berako Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Iñigo Martinezek 18 eta 4 irabazi zieten Igantziko Biltokiko Oihan Canabal eta Lesakako Arkupeko Julen Palenzuelari. Kadeteetan ikusi zen partidarik orekatuena eta borrokatuena eta azkenean, Biltokiko Unai Telletxea eta Huarteko Joseba Sarasak 22 eta 21 irabazi zieten Uharteko Unai Astiz eta Aritz Goñiri. Gazte mailan, azkenik, Oiartzungo Oiarpeko Xabier Barandiaren eta Ander Imazek 22 eta 18 irabazi zieten Lizarra­ko San Miguel elkarteko Sanz eta Diaz-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun