Berriz ere oroitarria paratu dute Taillon mendian

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

Utzitako argazkia

Duela lau urte Taillon igotzen ari zirela hildako Luis Mari Loro Pikabea, Jabier Zubieta eta Xabi Saralegiren omenez oroitarria jarri zuen mendizale talde batek 2009ko uztailean, leku berean. Norbaitek oroitarri hura bere tokitik atera zuen eta uztailaren 16an, berriz ere hemendik joandako 40 laguneko mendizale talde batek oroita­rria bere lekuan paratu zuen. Mendizaleetako batzuek Taillon igo zuten eta bertzeek­ Gavarnieko zirkoa egin zuten. Beheitirakoan bazkaldu eta etxera bueltatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun