‘Bera y el Bajo Bidasoa desde el siglo XIX’ liburua idatzi du

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

Utzitako argazkia

38 urtez herriko medikua izan den Antonio Valderrabanok Bera y el Bajo Bidasoa desde el siglo XIX izenburupean liburua idatzi du. Lehendik artikuluak eginak zituen arren, hau da bere lehen­bi­ziko liburua eta uz­tail­ honda­rrean aurkeztu zuen jubilatuen elkartean. Orduan kontatu zuenez, liburua 2009­rako prest zuen eta Nafarroako Gobernuari aurkeztu zion argitara­tu ahal izateko. Honek, ordea, ez zion dirulaguntzarik eman eta geroztik, egindakoa gehiago lantzen joan da. Zuk aukeratu, zuk erabaki kanpainari esker lortu duen diruarekin kaleratu du orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun