Txupinazoko gertaerak

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

Sanestebanetako txupinazoan gertatu zenaren harira, Aralarrek eta Bilduk oharrak kaleratu dituzte.
Aralarrek «besten hasierako gertaerak eta alkatearen kontrako pintadak gaitzetsi» ditu. «Presoen iku­rrak­ He­rriko Etxe­ko balkoian paratu zituzten Bilduko kideek –dio Aralarrek–, ai­tzi­ne­ko osoko bilkuraren ondotik inolako ikurrik ez paratzea adostu zenean»­.­ Hala, «kontsen­tsua puskatzea eta giroa kaskartzea lepo­ratu dio Aralarrek Bilduri. Sanesteban egunez, alkatearen kontrako pintadak agertu izana ere kritikatu du. «Biga­rren aldia da udal talde honen eta bere kideen kontrako pintadak agertzen direna, eta Bil­duk isilik segitzen du».
Bilduren arabera, ordea, «gezurra da azkene­ko plenoan adostu zenik txupinazo egunean udaletxeko balkoian presoen banderolarik ez jar­tzea. Pleno horretan Bil­duk­ garbi erran zuen banderola jarriko zuela balkoian».Gaineratu duenez, «beraiek dioten erabaki hori hartu zutenean, ez ze­­goen Bilduko zinego­tzirik». Horrekin batera adierazi dutenez, «UPN­ko zinego­tzia, alkatea eta albintea banderola kendu nahian zalapartaka hasi arte, plazara hurbildu­ta­ko jende­tza lasai ze­­goen. Aipatutakoa ikusita hasi zen jen­dea oihuka eta txistuka».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun