Hamargarren Mendi Itzulia irailaren 18an izanen da

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

32 kilometroko ibilbidea prestatu dute

Irailaren 18an eginen da X. Mendi itzulia eta  inguruko mendietan barna 32 kilometroko ibilbi­de­ polita antolatu du Age­rra Men­di Taldeak. Age­rra auzoan izanen du irteera 07:00etatik 08:00­etara eta parte har­tzai­leek Zigorriagarako bi­dea hartuko dute. On­do­tik Man­ttale pasatu eta Ibardinera iritsiko dira, eta Eren­tzun aldera eginen dute gero.
Landagaitako lepora ailegatu aitzinetik Usate­gietatik pasako dira. Landagaitako lepotik joanda mendizaleek zapalduko duten hurrengo tontorra Larun izanen da. Horrat iristeko Ziz­kui­tze­tik pasatu beharko dute. Labiaga izanen da hu­rrengo gaina Lizuniaga pasatu ondotik. Hemen bi auke­ra egonen dira: Labiaga igo edo igo gabe azken tontorrerako bidea hartu. La­rretagaina izanen da azken gaina. Hasierako puntu berean bukatuko da ibilaldia. 
Ibilaldian parte har­tze­ko 10 euro ordaitu beharko dituzte federatu gabeek eta 8 euro federatuek. Izen ematea egunean bertan egin daiteke 06:00-07:00 artean  Agerra Mendi Taldearen egoitzan edo nahi izatera aitzinetik Internetez: www.mendizmendi.com
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun