Karmeldarren komentuan kokatua dagoen Burdinaren Etxea abuztuaren 20tik irailaren 11ra zabalik dago, astearte eta ortzegunetan 10.00etatik 13.00etara eta larunbatetan 16.00etatik 19.00etara. Ordutegi eta egutegi hauetan turismo bulegoa ere Burdinaren etxera aldatuko da. Egutegi honetatik kanpo ohiko lekuan egonen da, Beheko Plazan. Ordutegi hauetatik kanpo Burdinaren Etxea ikusi nahi duenak 948638007 telefonora deitu behar da asteartetik ostiralera 9.30etik 15.00era eta larunbata eta igandetan 10.00etatik 14.00etara. Astelehenetan itxita egonen da.
Taldeentzako bisita gidatuen aukera aldez aurretik deituta eskatzen ahal da. Sarrera 2 euro ordaindu beharko da, baina 12 urte arteko neska-mutikoek doan izanen dute.
Informazio gehiago www.lesaka.net webgunean.