Soinu-eskultura tailerra eginen da Berako Gaztetxean irailaren 5etik 9ra

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 1a

Marcello Liberattok zuzenduta, Ertz jaialdian aurkeztuko dira lanak

Marcello Liberattok zuzenduta, haize-arpak, xilofonoak, uraren indarrarekin funtzionatzen duten eskulturak eta bertze hainbartze eginen dira, Ertz jaialdian aurkeztuko diren soinu-eskulturak hain zuzen.

Lan taldea astelehenetik ostiralera bitarte bilduko da egunero, ordutegi irekiarekin (goiz-arratsalde, bakoitzaren gogo eta ahalmenaren arabera) Berako Gaztetxean. Eskulturak herriko toki desberdinetan eginen dira, batzuk bertan geldituko dira eta bertze batzuk tailerrak irauten duen egunetarako soilik egonen dira ikus-entzungai. Eskulturak irailaren 10ean, larunbatarekin, aurkeztuko dira jendaurrean, Ertz jaialdiko egitarauaren barrenean.

Izena eman nahi duenak irailaren 2a baino lehen idatzi beharko du info@ertza.net helbidera, izena eta telefono kontaktu bat utziz. Kataku ostatuan ere apuntatzen ahalko da.

Izen-ematea dohainik da, baino partehartzaile kopuru mugatua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun