Guardia Zibilak 25 urteko gazte bat atxilotu du Beran marihuana landatzeagatik

43 marihuana landare antzeman dizkiotela jakinarazi da 2011ko abuztuaren 31

“Osasun publikoaren aurkako delitua egitea” leporatuta, Guardia Zibilak 25 urteko gazte bat atxilotu du Beran marihuana landatzeagatik. Erran denez, abuztuaren 24an Guardia Zibilak hamalau marihuana landare aurkitu zituen Berako etxe batean eta honen jabea 25 urteko gazte beratarra da. Etxea eta gaztearen ingurua mihatzerakoan 29 landare gehiago, xehatutako 300 marihuana gramo, balantza bat eta marihuana gramo bateko boltsa bat aurkitu omen dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun