Nazioarteko Sthil Timbersport Kopa jokatuko da igande honetan, irailak 4, Roermonden (Herbehereak) eta Nafarroatik joanen diren hiru kirolarietatik bi eskualdekoak izanen dira: Patxi eta Donato Larretxea Arantzako anaiak, hain zuzen. Hirugarrena Otsagabiko Daniel Vicente izanen da.
Espainiar estatua ordezkatuko dute aipatu txapelketan, Segoviako Juan Angel Toledanorekin (Espainia) batera. Ekainaren 24an Leonen (Espainia) jokatu zen espainiar estatuko txapelketan denborarik onena egin zutenak izan ziren lau kirolari hauek. Txapelduna Ernesto Herrero izan zen (Soria, Espainia) eta hau banakako Munduko Txapelketan ariko da larunbat honetan Roermonden.