Ignacio Ribas Talens sortzez valentziarra baina nazioarte mailan ere hainbat kontzertu ziklo eta jaialditan parte hartu duen organista eta musikagile ezagunak kontzertua eskainiko du ortziral honetan, irailak 2, Berako Sanesteban elizan. Berako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak antolatu dute eta 20:00etan izanen da.
Ikuskera lirikoa organo musikan izenburupean eskainiko du emanaldia Beran, eta bertzeak bertze, Domingo Mas y Serracant, Luis Urtega, Jesus Guridi, Eduardo Torres eta Jose Maria Usandizagaren lanak joko ditu.
Ibilbide luzea
Gaur egun, Andorrako artzapezpikutzako Sant Esteve elizako organista titularra da Ignacio Ribas Talens. Gainera, 1999az geroztik Andorra aldeko organo lagunen musika jardueren zuzendari artistikoa da. Baina Andorratik kanpo, Espainian, Belgikan, Suitzan, Italian, Frantzian, Alemanian, Portugalen, Uruguayn, Kanadan eta AEBetan ibili da bakarlari edo laguntzaile lanetan. Bakarlari gisa organo zentro eta katedraletan garrantzitsuetan ere jo izan du organoa: Parisko Notre Damen (Frantzia), Lisboan (Portugal), Brujasen (Belgika), Madrilen (Espainia), Bartzelonan (Herrialde Katalanak), Valentzian (Herrialde Katalanak), Sevilla (Espainia)…
Hainbat erakundek gonbidatua, XVI eta XXI. mendeko musika hispanikoari buruzko hainbat ikastaro eta masterklase eman ditu atentzi berezirekin.