Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako kanporaketa jokatuko du Donato Larretxeak gaur Bilbon

Ttipi-Ttapa 2011ko abuztuaren 25a

Larretxea Bilbon izanen da gaur eguerdian, Atutxa II.aren kontra indarrak neurtzen.

Aitzol Atutxa II.a bizkaitarra izanen du aurrez aurre

12:00etatik aitzinera Aitzol Atutxa II.a bizkaitarraren aurka neurtuko ditu indarrak Donato Larretxea aranztarrak. Sei modalitatetan hamarna enbor ebaki beharko dituzte: 45 ontzako bortz enbor, 60 ontzako bat eta 54ko lau enbor.

Egur Sport enpresak antolatutako Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako bertze saio bat jokatuko da gaur, ortzeguna, Bilbon, Aste Nagusiaren barne. Bi aizkolari ariko dira nor baino nor: Donato Larretxea aranztarra eta Aitzol Atutxa II.a bizkaitarra. 12:00etan hasiko da lehia.

Sei modalitatetan egin beharko dute lan bi aizkolariek: hasteko 45 ontzako enborra erdibitu kolpeka, ondotik erlojuaren kontra 45 ontzako enborra eta segidan bertikalean 45 ontzako enborra moztu. Abiadura neurtuz 60 ontzakoa ere egin beharko dute, bertikalean eta horizontalean 45 ontzako enbor bana ere bai, eta bukatzeko 54ko lau enbor.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun