Jon Irazoki zenaren omenez urtero abuztu hondarrean Beran egiten den memorialik ez da izanen aurten. Hala erabaki du Gure Txokoa elkarteak. Izan ere, Berako Matzada futbol-zelaian arazoak izan dira tratamenduekin eta lanak errepikatu egin behar izan dituzte. Iraileko bigarren astera arte ezin izanen da futbol-zelaia erabili eta hortaz, hamaseigarrena izanen litzatekeen aurtengo memoriala bertan behera gelditu da.
Iaz Unai Zelaieta ere gogoratu zen
Joan den urteko memoriala berezia izan zen. Izan ere, Genaro Taldeak proposatuta, egun berean Unai Zelaieta zena ere omendu zen, trafiko istripuz hil zenetik 10 urte bete zirelako. Jon Irazoki eta Unai Zelaieta Gure Txokoako jokalari ohiak izan ziren eta biak trafiko istripuz zendu ziren. Zelaieta, ordea, hil zenean Realeko defentsa zentrala zen eta jubenil mailako kapitaina. Sanserekin entrenatzen eta jokatzen hasia zen. Iazko memorialean Berako Gure Txokoa, Lesakako Beti Gazte eta Realeko jubenilak aritu ziren lehian eta gipuzkoarrentzat izan zen garaipena.