Igor Lasaga eta Xabier Galarregi Euskadiko Trontza Txapelketarako hirugarren sailkatu dira

Ttipi-Ttapa

Bederatzi bikotek parte hartu zuteneko sailkapen proba Baliarrainen (Gipuzkoa) jokatu zen abuztuaren 14an eta Iñaki eta Josetxo Barberenak (Iraizotz, Nafarroa) erraz ondu zuten iazko marka 42 segundotan (aurten 04:30) Maila Nagusiko finalerako txartela eskuratuz. Bigarren Julen Etxebarria eta Igor Astondoa (Zeanuri, Bizkaia) sailkatu ziren (05:56) eta hirugarren postua Igor Lasaga eta Xabier Galarregik (Bera-Etxalar) erdietsi zuten (06:08).

Sailkapen proba honetan hiru txandatan banatuta aritu ziren bederatzi bikoak eta Maila Nagusiko finala irailaren 3an jokatuko da Donostian, emakumezkoen txapeketarekin batera, 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun