Ane Bergara futbolari beratarrak Realean jokatuko du denboraldi honetan

Ttipi-Ttapa 2011ko abuztuaren 11

Ane Bergara Espanyol taldearekin Erreginaren Kopa irabazitakoan.

Zazpi denboraldi egin ditu Bartzelonako Espanyol taldean

Zazpi denboraldi egin ditu Bartzelonako Espanyol taldean. Tarte horretan, hiru aldiz irabazi du Erreginaren Kopa eta bertze behin Espainiako Liga. Champions-en jokatzeko aukera ere izan du 24 urteko gazteak.

Etxetik hurbilago jokatuko du Ane Bergara futbolariak (Bera, 1987) denboraldi honetan. Izan ere, Bartzelonako Espanyol futbol taldean zazpi denboraldi egin ondotik, Realera etorri baita. 2004az geroztik talde kataluniarrean jokatu ondotik, emaitza bikainak eskuratuta etorri da Euskal Herrira: urte hauetan Espainiako Liga behin irabazi du eta Erreginaren Kopa hiru aldiz. Champions-en jokatzeko aukera ere izan du 24 urteko gazteak.

Talde donostiarrak eskaintza bat baino gehiago egin izan dizkio Berako futbolariari eta azken eratzuna baiezkoa izan da. Uztailaren 28an hasi zen Jose Manuel Etxaberen aginduetara Realarekin entrenatzen eta irailaren 4an izanen dute lehendabiziko partida, Valentziako taldearen kontra kanpoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun