Joan den urtean egin zuten bezala, Osasuna Fundazioak, Bortzirietako Gorriak Osasunazaleen peña eta Lesakako Udalaren laguntzarekin, futbol plaza 3x3 txapelketa antolatu du. Hitzordua, abuztuaren 10ean, asteazken arratsaldeko 17:00etan izanen da frontoiaren gibeleko aparkalekuan, edo euria eginen balu, eskolako frontoian. Izena emateko, Koskila ostatuan hartu behar da izen-emate txartela eta 16:30ean jolaslekuan aurkeztu. Partehartzaileak bi mailatan banatuko dira. Lehen mailan, 8, 9 eta 10 urtekoak ariko dira eta bigarren mailan, 11 eta 12 urtekoak.
Sariak ere ederrak izanen dira: Lehenbiziko sailkatuek garaikurra, Wii konsola eta Osasuna Fundazioko oparia izanen dute. Bigarren sailkatuek garaikurra, kamera digitala eta baloia. Hirugarrenek, garaikurra, MP4 eta Osasunazaleen Packa. Modu berean, penaltien txapelketako finalistarentzat Osasunako partidu bat ikusteko lau sarrera izanen dira.
Osasuna Fundaziotik ohartarazi dutenez, derrigorrezkoa izanen da Nortasun Agiria aurkeztea edo bere ordez partehartzailearen adina ziurtatzen duen agiria.