Lurraren Eguneko ordezkariek besta giroa piztu dute Beran

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 2a

Erraldoi eta buruhandiek berekalejira egin dute. Aitor Arotzena

Bittori Telletxeak agurra egin eta Angel Ponbar Gure Txokoako presidenteak bota du lehen suziria

Gure Txokoa Elkarteak antolatzen duen Lurraren Eguna bestako arduradunek Berako Udalaren gonbiteari erantzun eta San Esteban bestetako txupinazoa bota dute abuztuaren 2an, astearte eguerdian. Zehazki, Bittori Telletxeak, “Aupa beratarrak, zaindu gure lurra eta ongi pasa Berako bestak, Gora Bera!” hitzak erran ondotik, Angel Ponbar, Gure Txokoa elkarteko presidenteak piztu du lehen suziria. Ondotik, Lurraren Egunaren antolaketan aritzen diren hainbat pertsonak piztu dituzte suziriak, Juan Mari Adok, Amaia Goiak edo Martxel Telletxeak, errate baterako eta balkoian izan ez ziren Iñaki Gogortza, Gorane Artieda eta bertze hainbat laguntzaile gogorarazi nahi izan zituzten.

Gure Txokoa Elkarteak antolatzen duen Lurraren Eguna bestako arduradunek Berako Udalaren gonbiteari erantzun eta San Esteban bestetako txupinazoa bota dute abuztuaren 2an, astearte eguerdian. Zehazki, Bittori Telletxeak, “Aupa beratarrak, zaindu gure lurra eta ongi pasa Berako bestak, Gora Bera!” hitzak erran ondotik, Angel Ponbar, Gure Txokoa elkarteko presidenteak piztu du lehen suziria. Ondotik, Lurraren Egunaren antolaketan aritzen diren hainbat pertsonak piztu dituzte suziriak, Juan Mari Adok, Amaia Goiak edo Martxel Telletxeak, errate baterako eta balkoian izan ez ziren Iñaki Gogortza, Gorane Artieda eta bertze hainbat laguntzaile gogorarazi nahi izan zituzten.

25. urteurrena beteko du aurtengo urrian Berako egutegian ongi errotutako besta honek. Martxel Telletxea izan zen, hain zuzen, Lurraren Egunaren ideia gogoratu zitzaiona: “Duela 25 urte mugimendu aunitz zegoen herrian –aipatu digu Telletxeak–, eta herrian ez zen halako ekintza berezirik egiten. Euskararen inguruan ere mugimendua izan zen gaai hartan eta hasiera bateko ideia, herrian zer egiten zen ezagutaraztea zen eta herritarrak irakasle bihurtzea”. Hasiera batean izenarekin ere eztabaida izan omen zuten izenarekin ere. “Baserritarren Eguna ere pentsatu genuen, baina Lurraren Egunarekin denak biltzen genituela iruditu zitzaigun, kaleko jendeak egindako lanak ere baitziren, burnia lantzen zuen Joxe Lanz erraterako…”. Garai hartan, Europan sartu berritan, baserritarren egoera ez zen sobera ona eta 25 urte beranduago, oraindik okerragora egin duela ere uste du Telletxeak. Halere, Lurraren Eguna, lehen etxean kontsumitzen ziren gasnak, barazkiak eta bertze produktuak karrikara ateratzeko eguna bihurtu dela azpimarratu nahi izan du. 25 urteren ondotik, Lurraren Eguna erreferentziazko besta bihurtu dela uste du Martxel Telletxeak, “ez bakarrik Beran, baita inguruan ere. Etxalarren, Arantzan eta bertze hainbat herritan gisako ospakizunak egiten dituzte eta bada elkar ezagutza bat, lehenago ez zegoena edo eskasa zena”. Berako Udalak txupinazoa botatzeko egindako gonbitea ere eskertu nahi izan du, “ustekabean harrapatu ninduen, baina ikusten duzu jende aunitz sartua dagoela lan horretan eta hori pozgarria da”.

 

UPNko zinegotziarekin gorabeherak

Gure Txokoako eta Lurraren Eguneko antolatzaileekin batera, udal ordezkari ugari izan zen Herriko Etxean, baita Aralar, Bildu eta UPNko ordezkariak. Hain zuzen, talde honetako zinegotzi bakarra, Juan Losa balkoia atera denean, ziztuak eta Euskal presoak etxera, Utzi bakean, Alde hemendik edo UPN faxista bezalako oihuak aditu ditu. Oihu horiek areagotu egin dira, balkoian zintzilikatuak zeuden zapiak, presoen izenak zeramatenak kentzea eskatu duenean. Balkoian zeuden bertze ordezkari batzuk ez dute utzi hori egiten. UPNko zinegotziak aipatu duenez, udal batzarrean balkoian deus ez jartzeko geldituak ziren eta Marisol Tabernak ere berdin aipatu du, baina bozketarik ez zela egin ere onartu du. Behin txupinazoko ekitaldiak bukatuta kendu egin dituzte zapiak.

Altxaferoa eta ezkil jotzearen ondotik, ttikiendako goxokiak eskaini dira. Ondotik Erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibili dira, Incansables Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta. Hain zuzen, erraldoien konpartsa sendotu egin da aurtengoan. Joan den urtean arropa eta Makildantzaria, Poxpolina, Larungo Jentila eta Lamixeneko Lamia erraldoi berriak estreinatu zituzten Andoni Andueza, Carlos Pacheco, Mikel Biurrarena Pitxurri, Antton Rodriguez Ttarratto eta Fernando Artiedak. Baina ibilbide luzea, erraldoien pisua eta beroa astunak egiten dira eta horrela, ibilbidean zehar txandakatu ahal izateko taldean sartu dira taldean Juan Carlos Garro, Juan Otamendi, Braulio Escagues, Mikel Goñi eta Carlos Altzugarai.

17:00 Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du. 18:00 Kukaña Illekuetan, Incansables Txarangak alaiturik. 19:00 Berako txistularien kalejira. Illekuetatik San Esteban Elizaraino. 19:00 Kontzertua: Zurbeltz (Batukada folk) Altzateko plazan. 19:30 Txosnen idekiera Altzateko plazan. Ondotik Gaztexteban Igoera. Aurresku herrikoia. 19:30 Gure Txokoa Dantza Taldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan. 20:30 Elkartasun kalejira Mukixu zubitik hasita. 23:00 SALTOKA taldea Altzateko plazan. Atsedenaldian Konga erraldoia Altzateko plazatik hasita. Egunean zehar Incansables Txaranga ariko da karrkaz karrika.

 

Abuztuak 3, asteazkena San Esteban Eguna

09:30 Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako Bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko da, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusia aditzera. Ondotik Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz. Ondotik Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek dute. 17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txis­tularien laguntzaz. Gero Berako Bandaren kontzertua Herriko Etxeko plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Altzateko karrikan gaiteroen laguntzarekin. 19:30 Kontzertuak Altzateko plazan Kalakan taldearekin. 23:30 Erromeria Garraxi taldearekin Altzateko plazan. Atsedenaldian Makil dantza Altzateko Plazan. 00:00 Su artifizialak Matzadatik. Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.

 

Abuztuak 4, ortzeguna

09:00 Musika Eskolako trikitilariak Dornakun ibiliko dira, eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan. 11:30 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXIV. Igeriketa Txapelketa. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkar­tea. 13:00 Kukaña, Illekuetan. 14:00 Gaztetxe Bazkaria Kaxerna Gaztetxean (Sarrerak Kataku eta Errekalden salgai) Sarrera: 10€. 18:00 Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko punta-puntako pilotariak. Sarrera: 25 euro. Salgai Puri-enean. 18:30 TXARANGA IBILTARIA Wombolombakéhé Orchestra (swing, punk, rock'n roll,...). 18:00 Haurrentzako ikuskizuna: Pepa eta Kutxo pailazoak Altzateko plazan. 19:30 Migattuak Herriko Etxe­ko Plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan. 00:00 Kontzertua: Fami­lha artús (folk dantzagarria). 01:30 Kulero eta kaltzontzilo lasterketa Altzateko plazan.

 

Abuztuak 5, ortzirala

09:00 Musika Eskolako trikitilariak Suspelan ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 11:00-13:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 11:00 Plater tiroketa ehiza ibilaldia modalitatean. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak. 12:30 Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Altzaten barna. 13:00 Kukaña, Illekuetan. 14:00 Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan. Antolatzailea: Labiaga Ikastola. 16:00-18:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 16:00 Txikiteo herrikoia Errekaldetik hasita. 17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00 Kukaña, Illekuetan. 18:30 Katiuska jaurtiketa kukañan. 19:30 Migattuak Herriko Etxeko plazan. 19:00 Kontzertua: Joseba Irazoki, gitarra ta bonbo Altzateko plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 23:00 Kontzertuak: Expositos eta Izaera. 23:00-02:30 Alkoholimetro postua Altzateko plazan. Antolatzailea: Berako Udaleko drogen mendekotasunari aurre egiteko plana – Askagintza. 01:30 Enzerrioaa Altzateko plazatik hasita.

 

Abuztuak 6, larunbata

09:00 Musika Eskolako trikitilariak eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspel-ttiki auzoetan ibiliko dira. 10:30 Herriko pilotarien pilota partidak. Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea. 12:00 Erraldoiak eta buruhandiak, Altzatetik Herriko etxera, Incansables Txarangak lagunduta. 14:30 Herri Bazkaria Altzateko frontoian. 18:00 Kukaña, Illekuetan. 19:00 Kontzertua: AZ/DZ Altzateko plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin, Altzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa Altzateko karrikan. 23:00 Kontzertuak Altzateko plazan: Ives rakoto, Habana son eta Dj A-Rasta-k. Egunean zehar Incansables Txaranga karrikak alaitzen ibiliko da. Goizaldean Aulki jokoak. 00:00 Gaztexteban Jautsiera. Gizajoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun