Bera eta Behe Bidasoari buruzko liburua argitaratu du Antonio Valderrabanok

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 2a

Valderrabanok Bera eta Behe Bidasoari buruzko liburua idatzi du. Jose Mari Telletxea

Uztailaren 29an aurkeztu zuen Berako Erretiratuen Elkartean

“Bera y el Bajo Bidasoa desde el siglo XIX” (Bera eta Behe Bidasoa XIX. mendetik honat). Izenburu horrekin argitaratu da Antonio Valderrabanoren liburua eta joan den ortziralean, uztailaren 29an aurkeztu zuen Berako Erretiratuen Elkartean. Valderrabano medikua izan da 38 urtez Beran eta aitzinetik bi urte egin zituen Narbarten. 2004. urtean erretiratu zenetik zenbait artikulu idatzi ditu, baina hau da idazten duen lehen liburua.

Aurkezpenean aipatu zuenez, 2009 urterako bukatua zuen eta Nafarroako Gobernuan aurkeztu zuen argitaratzeko, baina kalifikazio ona jaso zuen arren, ez zuen dirulaguntzarik lortu. Geroztik, aldatzen eta zabaltzen joan da eta Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki kanpainari esker, argitaratu ahal izan du. Berako prentsa salmenta denda guzietan eskuratzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun