Berako Bestetako txupinazoa Gure Txokoa Elkarteak antolatzen duen Lurraren Eguna bestako arduradunei emanen die Berako Udalak. 25. urteurrena beteko du aurtengo urrian Berako egutegian ongi errotutako besta honek, eta urte hauetan guztietan egindako lana eskertu eta saritzeko, abuztuaren 2an, astearte eguerdian Berako bestei hasiera emateko txupinazoa eurek botatzeko aukera eskaini die Berako Udalak.
Azkeneko hamarkadan herriko talde, erakunde edo pertsonalitateren baten esku utzi izan du Berako Udalak besten hasiera iragartzeko ardura. Gure Txokoa elkartearentzat ez da lehenbiziko aldia izanen, elkarteak berak 2006an, bere 75. urteurrenean bota baitzuen etxafuegoa, eta aitzinetik ere elkarteko futbolari zein dantzariek ere bota izan dute.
Txupinazoa baino lehen, 10:00etan gosari herrikoia izanen da txosnetan. Altxaferoa eta ezkil jotzearen ondotik, ttikiendako goxokiak eskainiko dira. Ondotik Erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Incansables Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta. 17:00 Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du. 18:00 Kukaña Illekuetan, Incansables Txarangak alaiturik. 19:00 Berako txistularien kalejira. Illekuetatik San Esteban Elizaraino. 19:00 Kontzertua: Zurbeltz (Batukada folk) Altzateko plazan. 19:30 Txosnen idekiera Altzateko plazan. Ondotik Gaztexteban Igoera. Aurresku herrikoia. 19:30 Gure Txokoa Dantza Taldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan. 20:30 Elkartasun kalejira Mukixu zubitik hasita. 23:00 SALTOKA taldea Altzateko plazan. Atsedenaldian Konga erraldoia Altzateko plazatik hasita. Egunean zehar Incansables Txaranga ariko da karrkaz karrika.
Abuztuak 3, asteazkena San Esteban Eguna
09:30 Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako Bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko da, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusia aditzera. Ondotik Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz. Ondotik Sebastian Lizaso eta Andoni EgaÑa bertsolariek dute. 17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz. Gero Berako Bandaren kontzertua Herriko Etxeko plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Altzateko karrikan gaiteroen laguntzarekin. 19:30 Kontzertuak Altzateko plazan Kalakan taldearekin. 23:30 Erromeria Garraxi taldearekin Altzateko plazan. Atsedenaldian Makil dantza Altzateko Plazan. 00:00 Su artifizialak Matzadatik. Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
Abuztuak 4, ortzeguna
09:00 Musika Eskolako trikitilariak Dornakun ibiliko dira, eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan. 11:30 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXIV. Igeriketa Txapelketa. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea. 13:00 Kukaña, Illekuetan. 14:00 Gaztetxe Bazkaria Kaxerna Gaztetxean (Sarrerak Kataku eta Errekalden salgai) Sarrera: 10€. 18:00 Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko punta-puntako pilotariak. Sarrera: 25 euro. Salgai Puri-enean. 18:30 TXARANGA IBILTARIA Wombolombakéhé Orchestra (swing, punk, rock'n roll,...). 18:00 Haurrentzako ikuskizuna: Pepa eta Kutxo pailazoak Altzateko plazan. 19:30 Migattuak Herriko Etxeko Plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan. 00:00 Kontzertua: Familha artús (folk dantzagarria). 01:30 Kulero eta kaltzontzilo lasterketa Altzateko plazan.
Abuztuak 5, ortzirala
09:00 Musika Eskolako trikitilariak Suspelan ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 11:00-13:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 11:00 Plater tiroketa ehiza ibilaldia modalitatean. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak. 12:30 Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Altzaten barna. 13:00 Kukaña, Illekuetan. 14:00 Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan. Antolatzailea: Labiaga Ikastola. 16:00-18:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 16:00 Txikiteo herrikoia Errekaldetik hasita. 17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00 Kukaña, Illekuetan. 18:30 Katiuska jaurtiketa kukañan. 19:30 Migattuak Herriko Etxeko plazan. 19:00 Kontzertua: Joseba Irazoki, gitarra ta bonbo Altzateko plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 23:00 Kontzertuak: Expositos eta Izaera. 23:00-02:30 Alkoholimetro postua Altzateko plazan. Antolatzailea: Berako Udaleko drogen mendekotasunari aurre egiteko plana – Askagintza. 01:30 Enzerrioaa Altzateko plazatik hasita.
Abuztuak 6, larunbata
09:00 Musika Eskolako trikitilariak eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspel-ttiki auzoetan ibiliko dira. 10:30 Herriko pilotarien pilota partidak. Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea. 12:00 Erraldoiak eta buruhandiak, Altzatetik Herriko etxera, Incansables Txarangak lagunduta. 14:30 Herri Bazkaria Altzateko frontoian. 18:00 Kukaña, Illekuetan. 19:00 Kontzertua: AZ/DZ Altzateko plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin, Altzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa Altzateko karrikan. 23:00 Kontzertuak Altzateko plazan: Ives rakoto, Habana son eta Dj A-Rasta-k. Egunean zehar Incansables Txaranga karrikak alaitzen ibiliko da. Goizaldean Aulki jokoak. 00:00 Gaztexteban Jautsiera. Gizajoa ni.