Joseba Dagerre nagusitu da Berako plater tiraketa txapelketan

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 1a

Plater tiraketa txapelketako irabazleak. Jose Mari Telletxea

Bortz lagun 25na plater hautsita berdindu zuten eta desenpatea egin behar izan zen

Berako besten aitzineko asteburuan, plater tiraketa txapelketa jokatu zen Lizuniagako tiro zelaian. Foso modalitatean aritu ziren 21 tiralari.

Berako besten aitzineko asteburuan, plater tiraketa txapelketa jokatu zen Lizuniagako tiro zelaian. Foso modalitatean aritu ziren 21 tiralari.

Hogeita bortz plater bota behar zituzten eta denak haustea lortu zuten bortz lagunek, Berako Txitxo Jauregi, Joseba Dagerre, Francisco Javier Iriarte eta Jose Antonio Izagirrek eta Iruñeko Rafa Lekunberrik. Hondar seriean, desenpatea egin zuten 15 plater haustera eta oraingoan Dagerre nagusitu zen, Izagirre, Jauregi, Lekunberri eta Iriarteren aitzinetik. Sailkapenean segidan, 24 plater hautsi zituzten Patxi Compare, Pablo San Martin eta Juan Antonio Obregon sailkatu ziren eta 23 plater hautsita gelditu ziren Cesar Orokieta, Pedro Hualde eta Miguel Rodriguez.

Kategoriaren arabera, lehen mailan Jauregi suertatu zen garaile, bigarren mailan Izagirre eta hirugarrenean Dagerre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun