Hameka hirukotek parte hartu zuten uztailaren 23an egin Alkaiaga Trail lasterketaren bigarren edizioan. Iaz bezala, emakume batek eta bi gizasemek osatu behar zituzten hirukoteak eta aurten hobe bete zen hori, talde guzietan izan baitzen neskaren bat, baten izan ezik. Lehenbiziko erreleboa egin zuten emakumeek, bi kilometroko zirkuitu bat Miakan barna. Bigarren eta hirugarren txanda egin zutenek, berriz, 3 kilometro egin behar zituzten, Baldrun mendiaren barna.
Olatz Mitxelena, Iñaki Pikabea eta Juanma Molinerok osatutako hirukotea izan zen irabazle, Mattin Garbisu eta Unai Santamariaren aitzinetik, neska batekin osatu ez zen talde bakarra, hain zuzen. Hirugarrenak Verónica Cuevas, Beñat Saralegi eta Iñaki Larrañaga izan ziren. Taldeetako bat ez zen sailkatu, hirugarren txanda egin zuen korrikalaria (Txus Unsion) ibilbidean nahastu zelako.
Proba nagusiaren aitzinetik, 3 eta 6 urte arteko haurrentzako eta 7 eta 11 urte arteko neska-mutikoentzako lasterketak egin ziren. Azken honetan Mikel Elzaurdia nagusitu zen, Jone Leiza eta Haitz Telletxearen aitzinetik.
Irastorza eskolako trikitilariek alaitu zuten arratsaldea eta Alkaiagako bizilagunek prestatutako afari-berendu umoretsuarekin bukatu zen eguna. Antolatzaileek eskertu nahi izan dute probaren babesleek, korrikalariek eta ikusleek emandako laguntza.
Sailkapenak:
1. Olatz Mitxelena-Iñaki Pikabea-Juanma Molinero 50.54
2. Unai Santamaría-Mattin Garbisu 51.01
3. Verónica Cuevas –Beñat Saralegi-- Iñaki Larrañaga 51.23
4. Irene Lazkanotegi- Fernan Korta-Anjeltxo Aranibar 51.50
5. Ane Elzaurdia –Patxiku Irazoki- Bautista Telletxea 52.55
6. Cristina Irazoki-Guillermo Perugorria-Beñat Mitxelena 53.06
7. Arantxa Feito-Andoni Lazkanotegi-Juan Luis Irazoki 54.07
8. Bakarne Errandonea- Xabat Aizpiolea- Mikel Esnaola 55.06
9. Ohiana Almandoz - Markel Etxebeste – Patxi Pikabea 55.12
10. Naiara - Peio Ezpeleta-Mikel Moreno 57.54
11. Garbiñe Iguaran-Juan Ramón Pikabea-Txus Unsion (sailkatu gabe)
6 eta 11 urte artekoak
1. Mikel Elzaurdia
2. Jone Leiza
3. Haitz Telletxea
Berako VIII Mendi Maratoi Erdiak badauka data
Manttale Mendi lasterketa taldeak antolatzen duen Berako Mendi Maratoi Erdiak badauka eguna zehaztua, 2012ko apirilaren 15ean eginen da.