Lurraren Eguneko antolatzaileek botako dute Berako Bestetako txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2011ko uztailaren 29a

Gure Txokoa Elkarteak antolatzen duen bestak 25 urte betetzen ditu aurten

Aurtengo Berako Bestetako txupinazoa Gure Txokoa Elkarteak antolatzen duen Lurraren Eguna bestako arduradunei emanen die Berako Udalak. 25. urteurrena beteko du aurtengo urrian Berako egutegian ongi errotutako besta honek, eta urte hauetan guztietan egindako lana eskertu eta saritzeko, heldu den asteartean, abuztuaren 2an, Berako bestei hasiera emateko txupinazoa eurek botatzeko aukera eskaini die Berako Udalak.

Azkeneko hamarkadan herriko talde, erakunde edo pertsonalitateren baten esku utzi izan du Berako Udalak besten hasiera iragartzeko ardura. Gure Txokoa elkartearentzat ez da lehenbiziko aldia izanen, elkarteak berak 2006an, bere 75. urteurrenean bota baitzuen etxafuegoa, eta aitzinetik ere elkarteko futbolari zein dantzariek ere bota izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun