Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateaaren ekimenez, Bestabusa zerbitzua izanen da bortz herrietako bestetan. Lehen zerbitzuak Lesakako Sanferminetan eskaini ziren eta abuztuaren 5ean eta 6an Berako Sanesteben bestetan ere izanen da.
Berara joateko, Arantzatik 21:45ean abiatuko da lehen autobusa eta 23:30ean bigarrena; Igantzitik 22:00etan eta 23:45ean; Etxalartik 22:15ean eta 00:00etan; eta Lesakatik hiru izanen dira 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan.
Itzulerakoak Berako Euskalduna paretik aterako dira, 03:30ean eta 06:30ean Etxalar, Igantzi eta Arantzara joateko eta 03:30ean, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan Lesakara.
Bortzirietako gainontzeko herrietako bestetan ere izanen da ere Bestabusa.