Berako balkoi lehiaketako saridunak jakinarazi ditu Larun Haizpek

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 28a

Aurtengo balkoi saridunetako bat. Utzitako argazkia

Lau saski ere zozketatu dira

Berako Larun Haizpe elkarteak balkoi lehiaketa antolatu du aurten ere. Uztail osoan, herriko auzoetan barna ibili dira epaimahaikideak eta uztailaren 27an, asteazken eguerdian eman zuten aurtengo saridunen berri, nahiz eta sariak, berez, uztailaren 29an, ortziral arratseko 20:30ean banatuko diren plazan.

Honela, Altzate auzoan Maria Gloria Errandonearen balkoia suertatu da irabazle, Legia-Kanttonberrin Rosario Mindegiarena, Beran Axun Lukanbiorena eta Agerran Begoña Lizardirena.

Bertze aldetik, lau saski ere zozketatu ditu Berako Merkatarien elkarteak eta hauek izan dira saridunak: Altzaten Pilar Tuerrot, Legia-Kanttonberrin Sebastian Pinto, Beran Trini Solana eta Agerran Paquita Ariztegi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun