Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatzen duen Herriz Herri txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen uztailaren 23an, larunbat arratsaldean Beran. Aurtengoan hiru talde ari dira txapelketan, Berriozar, Ultzama eta Bera, bi proba konbinatuetan lehiatzen. Lehenengo proba konbinatuan (koxkor biltzea, zaku lasterketa, korrika eta arpana) Ultzama izan zen onena, 19 minutu eta 66 zentesimako denborarekin eta honenbertzez 3 puntu eskuratu zituen. Berak 23 segundu gehiago behar izan zuen (19:23.71) eta 2 puntu lortu zituen eta Berriozarrek , 20 minutu, 18 segundu eta 30 zentesima, puntu bakarra.
Bigarren proba konbinatuen edo Hiru Kirol proban (lasto botatzea, txinga-eramatea eta ingude altxatzea) Bera izan zen onena eta 3 puntu eskuratu zituen. Ultzamak 2 puntu eskuratu zituen eta Berriozarrek puntu bakarra.
Herriz herri txapelketako bigarren jardunaldia uztailaren 30ean jokatuko da Elizondon, arratsaldeko 19:30ean. Hirugarren eta hondar jardunaldia noiz eta non jokatuko den zehazteko dago oraindik.