Iraitz Etxebarria bizkaitarra gailendu da Igantziko Mendi Bizikleta jautsieran

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 26a

Hegoi Ado, Iraitz Etxebarria eta Erik Portillo, Igantziko podiumean. Telletxea

Xabi Telletxea zenari omenaldia eskaini zitzaion Frainen

Aurtengoan lehen aldiz Xabi Telletxea zenaren omenez egin den Mendi Bizikleta Jautsiera burutu zen uztailaren 23an Igantzin. Guzira 62 txirrindularik parte hartu zuten Euskadiko Irekirako baliagarria zen proban. Eguerdian, txirrindulariek entrenamenduak egin eta gero, omenaldia hunkigarria eskaini zitzaion Frainen Xabi Telletxeari, joan den urteko abenduan Goizuetan trafiko istripuan hildako kirolariari.

Kirol arloan, Iraitz Etxeberria bizkaitarrak egin zituen denborarik onenak bi txandatan. Sailkapenean aitzinean ibili zirenek bigarren txandan markak hobetu zituzten. Bereziki Hegoi Ado beratarrak, kasik 5 segundu hobea egin baitzuen bigarrenean eta horrela, laugarren postutik bigarrenera igo zen, bere kategorian ere nagusitzeko.

Eskualdeko hainbat txirrindulari izan ziren Igantzin. Adorekin batera, Berako Albar Gonzalez (laugarren izan zen junior kategorian), Martxel Arribillaga (bosgarren), Lander Urtxegi (seigarren), Imanol Retegi igantziarra (seigarren izan zen elite kategorian) eta Iñaki Esarte baztandarra (laugarren izan zen 30 urtetik goitikoen kategorian).

Sailkapen orokorra

1. Iraitz Etxebarria 2:47.61

2. Hegoi Ado 2:49.60

3. Erik Portillo 2:50.84

4. Iago Garai 2:53.20

5. Gaizka Juaristi 2:53.71

6. José Antonio Diez 2:53.74

7. Martzel Oronoz 2:54.65

8. Ivan Blanco 2:55.91

9. Mikel Bergara 2:56.19

10. Andoni Cabodebilla 2:56.75.

Mailaz maila, hauel izan ziren irabazleak: Daniel Olarra (kadeteak); Jean Luis Subra (Master 50); Per Thomas Straat (Master 40); Ivan Blanco (Master 30); Andoni Cabodebilla (Junior); Iraitz Etxebarria (sub 23) eta Hegoi Ado (elite).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun