Ballekasko Bestak ospatuko dituzte uztailaren 23an

Bazkal ondotik bertsolariak eta albokariak izanen dira

Uztailaren 23an, larunbata, ospatuko dira Arantzako Ballekas auzoko bestak. Egun osoko egitaraua prestatu dute Ballekasko Zimizta Arantza elkartekoek.

11:00etan, trikipoteoarekin ekinen dioten bestari, herri guztian barrena ibiliko direlarik. 12:30ean enkartelada eginen dute Arantzako plazan. 13:00etan Ballekasera joanen dira eta txupinazoa botako dute. Ondotik 13:30ean Ballekasko dantzariak izanen dira protagonista eta euren emanaldia eginen dute.

14:30ean bazkaria eginen dute, ondotik bertsolari eta albokariek alaituko dute giroa. 17:30ean jokuak antolatu dituzte haur eta helduentzat. 20:00etan musika izanen da talde sorpresa batekin. 22:00etan zingar jatia eginen dute eta ondotik berriz ere musika eta dantzaldia izanen da protagonista.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun