Larunbat honetan eginen dira Ballekasko bestak

Nerea ALTZURI 2011ko uztailaren 21a

Bigarren urtez, egun eder bat pasatzeko aukera da Beheko Pisutan

 

 

Iaz hasi ziren Beheko Pisutako bizilagunak mugitzen eta egun ederra atera zen. Aurtengoan ere berriz Ballekasko bes­tak antolatu dituzte eta larunbat honetan, hilaren 23an egun osoan zer egin izanen da.

Goizeko 11etan herri­ko karriketan barna trikipoteoa eginen dute. Ondotik, herriko plazan enkartelada eginen da, 12:30ak aldera. Ordubatean, Ballekasen altxaferua botako dute. Gero, bertako dantzarien saioa izanen da. Herri bazkarian bilduko dira gero, eta bazkalostea bertsolariek eta albokariek girotuko dute. Arra­tsaldean, 17:30ean haur eta helduentzako jokoak pres­tatuko dituzte. Ilunaba­rreko 20:00etan musika (sorpresa) izanen da eta 22:00etan zingar jatea eginen dute. Ballekaskoek herritar guztiak gonbidatu dituzte bestarekin gozatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun