Hiru domina eskuratu ditu Irati Otxoteko lesakarrak

TTIPI-TTAPA 2011ko uzt. 21a, 16:08

Irati Otxoteko podiumean. Utzitako argazkia.

Pistako txapelketak jokatu ziren uztailaren 1etik 3ra Tafallan

 

 

Irati Otxoteko Arlegi, 17 urteko txirrindulari lesakarrak emaitza bikainak lortu ditu asteburu honetan, uztailaren 1etik 3ra Tafallan burutu den Espainiako junior mailako pistako txirrindulari­tza txapelketan. Iratik ezin izan zuen urrezko dominarik eskuratu, baina hiru domina lortu zituen, zilarrezkoa 500 metroko lasterketan eta abiadura proban eta brontzea keirin modalitatean.

Hiruak ere modalitate aski ezberdinak dira eta hiruetan ongi moldatzen dela erakutsi du bere garaian Berritxako taldean hasi eta gaur egun Telcom taldearekin ari den lesakarrak. 500 metrokoan, geldirik abiatzen dira txi­rrindulariak, abiadurako proban berriz, abiadazko irteera egin ondotik, 200 metro egiten dituzte norgehiagokan eta keirin modalitatean, azkenik, gehienez zortzinaka, txi­rrindulariek zortzi itzuli ematen dizkiote pistari, 5 eta erdi moto baten gibelean eta azkeneko bi terdiak motorik gabe, eta Iratik aipatu digunez, «bakoitzak bere taktika erabiltzen du gainerakoei irabazten saiatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun