Espainiako Kopa irabazi du Itsaso Fagoaga lesakarrak

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 21a

Antonio Javier eta Itsaso Fagoaga aita-alabak. Utzitako argazkia.

Antonio Javier Fagoaga aita txapeldun izan zen bigarren kategorian

 

 

Ekainaren 25 eta 26ko asteburuan Espainiako Skeet Olinpiko kopa txapelketa jokatu zen Ma­llorcan. Emakumezkoetan Espainiako kopa irabazi zuen Itsaso Fagoagak eta Antonio Javier zazpigarren izan zen sailkapen orokorrean, finalean sartzeko plater bakarrera gelditu zen. Bigarren kategorian, be­rriz, txapeldun izan zen Antonio Javier Fagoaga.

Sanferminak Espainiako selekzioarekin Irunen kontzentraturik eman ondotik, Itsaso Fagoaga Esloveniara joan zen joan den astean, Munduko Kopan parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun