Bidasoaldeko XV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiko saioak eginen dira Beran eta Etxalarren

TTIPI TTAPA 2011ko uztailaren 21a

Irlandako Scoil Rince Mobh’ taldea ikusteko aukera izanen da ortziral arratsean Beran. Utzitako argazkia

Beran, uztailaren 22an, ortziral arratseko 20:00etan eta Etxalarren uztailaren 24an, igande eguerdiko 12:30ean

Irungo Eraiki dantza taldeak antolaltzen duen Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak hamabosgarren edizioa beteko du aurten eta orain ere Bortzirietara nazioarteko dantzak ekarriko ditu.

Irungo Eraiki dantza taldeak antolaltzen duen Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak hamabosgarren edizioa beteko du aurten eta orain ere Bortzirietara nazioarteko dantzak ekarriko ditu.

Zehazki, Beran, uztailaren 22an, ortziral arratseko 20:00etan izanen da saioa Herriko Etxeko plazan edo, eguraldi txarra eginen balu, Altzateko pilotalekuan. Irlandako Scoil Rince Mobhí talde folklorikoa, Indonesiako SMP AL Ikhlas Yakarta eta Irungo Eraiki dantza taldea ariko dira.

Etxalarren, berriz, uztailaren 24an, igande eguerdiko 12:30ean izanen da dantza saioa herriko plazan. Hemen, Mexikoko Tonalli Ambar, Indonesiako SMP AL Ikhlas Jakarta eta Eraiki dantza taldea ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun