Iñaki Bereau Nafarroako txapeldun

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 21a

Uztailaren 8an jokatu zen Iruñean Nafa­rroako lasto altxatze txapelketa. Bortz kirolari lehiatu ziren, 45 kiloko lasto fardoari bi minututan ahalik eta altxaldi gehien emateko, bortzak igantziarrak. Iñaki Bereau suertatu zen txapel­dun 22 altxaldirekin. Karlos Sein izan zen bigarren (21), Oskar Te­lle­txea hirugarren (20), Arkaitz Retegi lauga­rren (10) eta Eneko Telletxea bosgarren (6).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun