Liburutegiko katalogazio lana bukatzen ari dira eskolan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 21a

Ikasle, irakasle eta gurasoak ari dira

Liburuak, bideoak, DVDak, CDak, aldizkariak, ordenagailuak... Denetarik aurki daiteke eskolako mediaketa berrian. Material hori sail­katzen eta katalogatzen eman dituzte azken hiru urteak. Ikasturtean ikasle eta irakasleek egiten duten lanari gurasoek uda partean ematen diote segida. Uda honetan ere dozenaren bat guraso ari dira katalogazio lanean eta badirudi uda honetan bukatuko dutela lana. Momentuz material hori eskolakoen eskura dago, baina zerbitzua herri osoari eskaintzea da asmoa, Joxean Ortega eskolako zuzendariak aipatu digunez.

Iaz, Nafarroako Gobernuak irakurketa indartzeko antolatutako sariketan, 250 euro eman zizkion eskolari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun