Bezperan, 95 urteko Justo Urkijok bota zuen txupinazoarekin abiatu ziren herriko bestak giro ederrean joan dira. Duela 72 urte ailegatu zen Urkijo bizkaitarra herrira preso errepublikar gisara eta, bertze lanen artean, Agiñako errepidea bortxan egin zuen bataloi disziplinarioko kide izan zen. Herrian laketu eta familia sortu zuen. San Fermin egunean ezpatadantzarien txanda izan zen eta ederki bete zuten bere lana goiz-arratsaldez. Peio Etxabidek ere estreinekoa egin zuen aginte-makilarekin. Peñen egunean, goizeko tanborradan partehartze handia izan zen, tartean 25. urteurrena ospatu zuten Baikorrak peñako kideena. Arratsaldeko jautsieran ere giro ederra izan zen. Umeen eta bikoteen eguneko ospakizunak ere, jende oldearen artean egin ziren, nola edo hala.