Larun-haizpe merkatari elkarteak antolatuta laugarren balkoi lehiaketa egiten ari da uztailean. Uztailaren 29an, 20:30ean emanen zaio saria balkoi politenari. Bertzalde, Larun-haizpeko dendariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean uztailaren 23 arte eta lau lote eder zozketatuko ditu. Lote bakoitza 150 euro ingurukoa izanen da eta sarituak uztailaren 29an jakitera emanen dira.