ESAIT-ek antolatzen duen Euskal Selekzioaren Aldeko mendi martxa, abuztuaren 1ean, eguerdi aldera Beratik pasako da. Ibardineko karreteratik sartu eta Agerra aldetik aterako da. Berako kirol taldeek ongi etorri gisako zerbait egin nahi diote ibilaldiari eta dantzarien agurra, gazteen herri kirol ekitaldi xumeren bat eta pintxo batzuk eskaintzeko asmoa dute. Ondoren txistulariekin Agerraraino lagunduko dute martxa. Ongi etorri ekitaldia mundu guztiarentzat zabalik dago eta ahalik eta giro hoberena sortu nahi dute, «euskal selekzioaren aldeko aldarrikapenari ahalik eta indar gehien ematearren».