Udal batzarrak hilero hirugarren ortzegunetan eginen dira

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 21a

Bertze erakundetarako udal ordezkariak ere hautatu ziren

Uztailaren 5ean egin zuen Berako Udalak ba­tzordeak osatzeko bilera eta udal batzarrak hilabeteko hirugarren o­r­tzegunetan eginen direla ere erabaki zen.

Batzordeetako buruak hauek izanen dira:

Euskara: Garazi Taberna. Garapena: Jon Abril. Gizarte gaiak: Jaione Andueza. Hirigin­tza: Marisol Taberna. Kirolak: Fernando Berasain. Kultura: Andrea Gouraud. Mendia eta Ingurumena: Fernando Berasain eta Jose Manuel Portu. Ogasuna eta Langilegoa: Marisol Taberna. Batzordeen osaketaz gain udal eskumeneko kide anitzeko organoetara joan behar duten udal ordezkariak ere izendatu zituzten.

Hiri Hondakinen Mankomunitatea: Fernando Berasain, Jose Manuel Portu. Euskara Mankomunitatea: Jon Abril eta Garazi Taberna. Oina­rrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitatea: Jaione Andueza, Andrea Gouraud. UEMA: Marisol Taberna, Jon Abril, Garazi Taberna. Zonaldeko osasun kontseilua: Jaione Andueza. Musika eskola: Jon Abril, Jose Mari Telletxea, Isidora Agirre, Juan Losa. Ricardo Baroja ikastetxe publikoa: Fernando Berasain. Toki Ona institutua: Marisol Taberna. Mukixu haur eskola: Jaione Andueza. Labiaga Ikastola: Andrea Gouraud. Jesusen Bihotza ikastetxea: Marisol Taberna. Cederna-Garalur: Jon Abril. Borondatezko suhiltzaileak: Marisol Taberna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun