Fernanda Gainza ‘Mas por ti’ Klubeko zozketan saritua

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 21a

Utzitako argazkia

«Mas por ti» klubak Nafarroako bazkide guztien artean hainbat zozketa egin ditu. 80 sari ttikiagoen artean, bi lagunendako astebeteko bi bidai ere zozketatu zituen eta horietako bat Fernanda Gainza Aranburu beratarrari (argazkiaren eskuinean) egokitu zitzaion, ekainaren 6tik 20ra egindako promozioan erosketak Telletxea janaridendan egin ondotik. Kanariar irletara joan edo Medite rraneoan barna kruzeroa egin aukeratu beharko du orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun