'Emakume Baserritarren Begiradak' Gure Txokoa elkartean ikusgai

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 20a

Erakusketa Donezteben izan zen 2010ean. Artxiboko argazkia.

Uztailaren 22an baserriko produktuen dastaketa eskainiko dute

ENHE Nafarroako nekazaritza sindikatuaren ‘Emakume baserritarren begiradak’ izeneko erakusketa zabaldu dute Berako Gure Txokoa elkartean. Uztailaren 19an, asteartea, zabaldu zituen ateak eta igandera arte, uztailak 24, egonen da bertan. Uztailaren 22an, ortzirala, baserriko produktuen dastaketa eskainiko dute bertara hurbiltzen direnentzat.

Erakusketako argazkiak Rakel Rico beratarrak eginak dira. Helburua emakume nekazariak ikustaraztea, landa eremuan dituzten zerbitzu eskasiak eta aurreko emakume baserritarrren belaunaldiak omentzea dira.

Landa eremuko 60 argazkiz osaturiko erakusketa da, famili eta bereziki emakumeen bizitza kalitatea hobetzea aldarrikatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun