Alkaiaga Trail lasterketaren bigarren edizioa eginen da uztailaren 23an

TTIPI-TTAPA 2011ko uzt. 20a, 11:30

Batixta Telletxea, joan den urteko lehenbiziko edizioan. Utzitako argazkia

Hirukoteka txandaka eginen da lasterketa, larunbat arratsaldeko 17:30etik aitzinera

Alkaiaga Trail lasterketaren bigarren edizioa eginen da larunbat honetan, uztailaren 23an. Alkaiagako bizilagunek (Alkaiagako sasi-ardi artzai batzordearen izenarekin) eta Manttale mendi lasterketa taldeak antolatutako proba hirukotetan txandaka egiten da. Hiru lasterkarietatik bat bederen emakumea izatea nahi dute antolatzaileek. Lehenbiziko erreleboa egiten duen korrikalariak bi kilometroko zirkuitoari itzulia eman beharko dio eta bigarrena eta hirugarrena egiten dutenek 3,3 kilometroko ibilbide luzexeagoa egin beharko dute Baldrunen barna.

Modu berean, lehenbiziko edizioan inguruko korrikalariak aritu baziren ere, Mountain Running International Cup edo Munduko Mendi Koparako puntuagarria dela ohartarazi dute kartelean.

Senior kategoriako korrikalariak 17:30ean abiatuko dira eta 16 urtez beheitikoak ordu erdi lehenago. Hauek doan izanen dute izen ematea eta helduek, berriz, 5 euro ordaindu beharko dute.

Lasterketa bukatzerakoan, sariak eta berendua banatuko dira partehartzaileen artean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun