Beran ezkontza eta hileta zibilen inguruko udal ordenantza onartu dute. Ordenantzaren arabera, estatu laiko eta ez konfesional batean, erakunde publikoek herritarren askatasun ideologiko eta erlijiosoak bermatu behar dituzte.
Horregatik eta gaur egun gizartearen kultur aniztasuna eta erlijioa kontuan harturik beharrezkotzat jo dute udaletik ezkontza zein hileta edo omenaldi zibilak egiteko aukera ematea. Pertsona bakoitzak aukeratutako bizimodua errespetatu behar dela erran dute.