Hemen da VIII. Imanol Zubieta ‘Fash’ futbito memoriala

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 19a

Partidak kiroldegi kanpoko zelaian eta ikastolako frontoian izanen dira

Berako Kaxerna Gaztetxeak aurten ere antolatu du Imanol Zubieta ‘Fash’ futbito memoriala. VIII. edizioa du aurtengo lagun arteko txapelketa honek eta berrikuntza batzuk egin dizkiote.

Txapelketa bi larunbatetan jokatuko da uztailaren 23an eta 30ean. Uztailaren 23an lehen fasea jokatuko da, goiz eta arratsaldez eginen diren kanporaketen bidez. Lehen fase honetan sailkatzen direnek, finala uztailaren 30ean jokatuko dute. Finalaren ondotik bazkaria eta sari banaketa eginen dute.

Orain arte kiroldegian jokatu izan dira partidak, baina aurten berrikuntza bezala, kiroldegi kanpoko zelaian eta ikastolako frontoian jokatuko dira.

Izena eman nahi duten taldeek uztailaren 22a, ortzirala, baino lehen egin beharko dute Katatu eta Xuga ostatuetan. Talde bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun