Loro, Zubi eta Saralegiren oroitarria jarri du berriz ere mendizale talde batek Taillonen

TTIPI TTAPA 2011ko uztailaren 18a

Bortzirietatik joandako mendizale taldea, Taillon magalean. Utzitako argazkia

Duela bi urte jarritakoa atera zuten eta bere lekuan paratu dute

Duela lau urte Taillon igotzen ari zirela hildako Luis Mari Loro Pikabea, Jabier Zubieta eta Xabi Saralegiren omenez oroitarria jarri zuen mendizale talde batek 2009ko uztailean, leku berean. Norbaitek oroitarri hura bere tokitik atera zuen eta larunbat honetan, uztailaren 16an, berriz ere Bera, Lesaka eta Igantzitik joandako 40 laguneko mendizale talde batek oroitarria bere lekuan paratu zuen.

Mendizaleetako batzuk Taillon igo zuten eta bertze batzuk, Gavarnieko zirkoa egin zuten. Eguraldi ona izan zuten mendirako, nahiz eta Taillon kaxkoan haizea eta hotza egin. Beheitirakoan bazkaldu eta etxera bueltatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun