Arantzako Ballekas auzoko Besta uztailaren 23an izanen da

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 15a

Bazkarirako txartelak lehenbailen hartzeko aholkatu dute antolatzaileek

Uztailaren 23an, larunbata, ospatuko dira Arantzako Ballekas auzoko besta eguna. Egun osoko egitaraua prestatu dute Ballekasko Zimizta Arantza elkartekoek. Bertzeak bertze txupinazoa, triki poteoa, bazkaria, bertsolariak eta musika izanen dira.

Antolatzaileek gogoratuarazi nahi dute uztailaren 18a izanen dela bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna. Beraz jendeari garaiz ibiltzeko oharra egin nahi diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun